Bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak gaur goizean Laudioko Lamuza kalean. Lekukoek Aiaraldea hedabideari adierazi diotenez, goizeko zortziak aldera agertu dira patruilak eta eguerdira arte egon dira bertan. Poliziak aipatu du operazioa drogarekin zerikusia duela, baina ez du xehetasun gehiago eman. Bihar argitaratuko dute informazio gehiago.
Hiru atxiloketa hilabete bakarrean
Azken hilabetean hiru atxiloketa jazo dira eskualdean drogarekin erlazionatuta, gaurkoa kontatuta. Ekainaren 25ean gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak Laudion 100 gramo anfetamina izatea egotzita. Uztailaren hasieran, aldiz, 3 lagun atxilotu zituzten Amurrion eta Ugaon drogak saltzea eta armak izatea egotzita.