Udazkenean izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Alabaina, dagoeneko hasi dira herrietako batzordeak lanean. Ugarteko jaien data aprobetxatuta, mendi ibilaldia antolatu dute, esaterako, Laudion. Hitzordua igandean izango da, abuztuaren 2an. Hain zuzen, 10:00etan aterako dira Ugarteko plazatik partaideak. Txangoaren nondik norakoak sare sozialetan plazaratu dituzte:
Telegram kanala abian
Ekintzen nondik norakoak zabaltzeko, Telegram kanala sortu dute. T.me/euskaraldialaudio esteka klikatuta egin behar da izen-ematea.
Bestalde, erakunde publikoek agerraldia burutu zuten herenegun ekimena sustatzeko, Ander Añibarro Maestre Laudioko alkateak aipatu duenez: