Pandemiako une latzenetatik oraindik oso urrun badaude datuak ere, azken egunotan Osakidetzak 7 COVID-19 positibo identifikatu ditu Aiaraldean. Gaur argitaratutako txostenean osasun sistemak jakinarazi du 2 gehiago azaleratu dituela Laudion atzo bertan.
Azken astean 10 kasu agertu dira guztira eskualdean: 1 Artziniegan, 2 Amurrion eta 7 Laudion. Gauzak horrela, hauek dira kutsatu kopuruak herriz herri, pandemia hasi zenetik zenbatuta:
- Laudio: 175
- Amurrio: 127
- Aiara: 65
- Urduña: 43
- Okondo: 7
- Orozko: 25
- Artziniega: 14
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 453