Txakur batek hainbat ardi hil dituela salatu dute

Txabi Alvarado Bañares 2020ko abu. 11a, 06:30
Erasoa "oso bortitza" izan zela nabarmendu dute ardien jabeek.

Larunbat goizean topatu zituzten animalien gorpuak. Erasoa “oso bortitza” izan zela nabarmendu dute ardien jabeek. 

Txakur batek hainbat ardi hil eta beste batzuk zauritu zituen asteburuan Laudion, Larrazabal auzoan. Larunbatean topatu zituzten jabeek animaliak, goizeko hamaikak aldera. “Txakur batek erasotu zituela uste dugu, dituzten haginkaden formengatik, baina ez dakigu ziur txakur bakarra izan zen edo bat baino gehiagoren artean egin zuten”, azaldu diote Aiaraldea Hedabideari.

Erasoa “oso bortitza” izan zela nabarmendu dute, “zauritutako ardietako bat atzo hil zen, zaurien ondorioz”. 

Gauzak hala, txakurrekin kontuz ibiltzeko mezua luzatu diete animalia horiek dituzten pertsonei. “Badakigu ez direla txarrak, baina batzuei burua joaten zaie ardiak ikusten dituztenean”. 

Bi eraso jazo dira asteburuan ardien kontra. Bat Okondon eta beste Laudion. Ertzaintzak ez daki harremana duten, baina ez du aukera hori baztertzen.

 

Honakoa ez da eskualdean gertatzen den mota honetako lehen kasua. Gorbeiako artzainek eta Orozkoko Udalak, adibidez, hainbat kasu salatu dituzte azken urteetan.

Beste eraso bat Okondo aurreko egunean

Ertzaintzak azaldu dio Aiaraldea Hedabideari Laudioko ez dela azken egunotan jazo den eraso bakarra. Izan ere, aurreko egunean, hau da, ostiralean 4 ardi hil zituzten eta beste 4 zauritu Okondoko Irabien auzoan.

Poliziak ez du zehaztu harremana dagoen bi gertakarien artean, baina ez du baztertu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide