Osakidetzak plazaratutako txostenaren arabera, eskualdeko 3 herritan agertu dira COVID-19 birusak kutsatutako bizilagunak. Orotara 12 positibo berri identifikatu dituzte ostiraletik igandera bitartean: Laudion 6, Aiaran 4 eta Urduñan 2. Ostiralean egin zizkieten frogak horietako bost kideri, larunbatean 2 kasu berri gehitu zitzaizkion zerrendari, eta igandean 5. Horrez gain, azpimarratu beharra dago Laudioko Lanbide bulegoa itxi dutela, beharginetako bat gaixotu baita koronabirusa dela kausa.
Asteburuan 16.907 froga egin dituzte orotara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 1.085 koronabirus kasu azaldu dira: 390 ostiralean, 342 larunbatean eta 353 igandean.
Eskualdeko positiboen bilakaera
Kasuak areagotzen ari dira eskualdean. Ostegunean 7 eri azaldu ziren bailaran.
Pandemia heldu zenetik, ondorengoak dira herrika jasotako COVID-19 kasuak:
- Laudio: 189
- Amurrio: 131
- Aiara: 69
- Urduña: 45
- Okondo: 7
- Orozko: 25
- Artziniega: 17
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 483