San Roke kofradia izango da ETB-1ko Sukalerrian saioko protagonistetako bat bihar, abuztuaren 21ean, 13:00etatik aurrera. Erakunde laudioarrak abuztuko azken igandean egiten duen bazkariaren nondik norakoak kontatuko dituzte programan.
Duela hilabete baino gehiago egin zituzten grabaketak, Laudioko San Pedro elizako arkupeetan. Felix Mugurutzak, Ander Añibarro alkateak, Eduardo Aranak eta Jose Luis Navarro kofradiako maiordomo nagusiak parte hartu zuten bertan.
San Roke Kofradiako kideak ez dira izan Karlos Argiñanoren semearen emanaldian agertutako lehen aiaraldearrak. Aida Iza okina eta Gentzane Alday pilotaria abuztuaren 11n agertu ziren.