ERREPORTAJEA

Kirikiño: Baratzea eta haurren aisialdia loratuz

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abu. 27a, 11:40

Auzolanean igaro dute uda Kirikiño Atseden Taldeko kideek. Tailerrik ezean, bestelako ekimenak sustatu ditu aisialdi elkarteak. Bideoan jaso dute abuztuko uzta. Eta, uda sasoia igarotzeko errezeten aldizkaria zein bestelako hamaika baliabide jarri dituzte herritarren eskura.

Atseden gutxi hartu dute Laudioko Kirikiño taldeko kideek uda garaian. Koronabirusaren ondorioz, auzoetako jaiak zein tailerrak bertan behera geratu dira. Alabaina, horrek ez die proiektua geldiarazi, eta bestelako dinamikak abiatu dituzte. 

Baratzea da horietako bat: "Abuztua, uztailaren amaierarekin batera, hilabete beroa izaten ari da baratzerako", adierazi dute. Abuztuaren 9an eta 23an egin zituzten auzolanak eremua eta jakiak zaindu zein hazteko.

Webgunean udako errezetak, eskulanak, gomendioak zein esperimentuak jarri dituzte eskura, besteak beste

Udaberrian ekin zioten gunea atontzeari, eta dagoeneko  letxugak, piperrak, marrubiak zein patatak jaso dituzte lantaldeko kideek, besteak beste.

Uztaileko eta abuztuko uzta ikus-entzunezkoan bildu dute, Youtubeko kanalean:

Udako errezetak eta argazki lehiaketa

Ildo beretik, udako errezeten aldizkaria osatu dute. Issu plataforman topatu daiteke materiala, 22 orriko bilduma alegia. Falafela, hostopila, smoothieak edo bestelako jaki freskoak prestatzeko osagaiak eta modua pilatu dituzte aldizkarian.

Bestalde, argazki lehiaketa ere antolatu dute. Kirikiñoren webgunean ikusi daitezke orain arte aurkeztutako lanak, baita parte hartzeko nondik norako guztiak ere. Tailerrak, errezetak, proposamenak, ipuinak zein esperimentuak ere plazaratu dituzte atarian.

Horrez gain, ipuinak zabaldu dituzte bideoetan, "Non dago Txirlo?" istorioa kasu:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide