Osakidetzak plazaratutako azken txostenaren arabera, eri bakarra utzi zuen koronabirusak bailaran atzo. Hain zuzen, Laudiokoa izan zen detektatutako gaixo bakarra. Bezperan, baina, 6 izan ziren atzemandako kasuak.
Guztira, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 9502 PCR froga burutu ziren ostegunean, eta horietatik 458k eman zuten positibo, %4.8k alegia. Hauek dira eskualdean Osakidetzak topatu dituen positiboen kopuruak pandemia hasi zenetik kontatuta:
- Laudio: 284
- Amurrio: 183
- Aiara: 76
- Urduña: 71
- Okondo: 18
- Orozko: 35
- Artziniega: 37
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 4
- Aiaraldea: 705