COVID-19aren beste 3 kasu agertu ziren atzo Laudion

Aitor Aspuru Saez 2020ko urr. 15a, 14:00

Laudion topatu zituzten atzo positibo guztiak, hiru guztira. / Aiaraldea.eus

Astearteko emaitzak errepikatu ziren atzo Aiaraldean. 3 COVID-19 gaixo berri erregistratu zituen Osakidetzak Laudion.

Osasun sistema publikoak jakinarazi ditu atzoko datuak eta asteartekoak berdinak izan zirela eskualdean. Izan ere, atzo Aiaraldea osoan 3 positibo atzeman zituzten berriro eta guztiak Laudion izan ziren.

Une hauetan, edonola ere, eskualdea EAEko datu orokorretatik urrun dago. Izan ere, atzo positibo kopuru oso handia agertu zen erkidegoan. 679 kutsatu berretsi zituen Osakidetzak 10.890 PCR test egin ondoren. Asteko zenbaketa handiena:

  Astelehena Asteartea Asteazkena
PCR 6.763 7.466 10.890
Positiboak 529 410 679
PCR positiboen % %7,8 %5,5 %6,2

Pandemia unerik gorenean dago orain Gipuzkoa. Bizkaian ere datuak larritzeko modukoak dira. Araban, aldiz, lasaiagoa da egoera:

  Ratioa

Kutsatuak

Araba 0,90 77
Bizkaia 291 1,13
Gipuzkoa 303 1,37

Adinei dagokionez, 40 eta 64 urte bitarteko herritarren artean zabaltzen ari da gehien gaixotasuna:

Adina Kutsatuak (atzo)
0-18 121
19-39 175
40-64 262
65-79 76
+80 40

Atzo Zaintza Intentsiboko Unitateak gaixo bat gehiagorekin bukatu zuen eguna: 51 lagunekin. Guztira 273 herritar daude ospitaleratuak.

Eskualdera itzulita, hauek dira pandemia hasi zenetik herri bakoitzean detektatu den positibo kopurua: 

  • Laudio: 295
  • Amurrio: 184
  • Aiara: 76
  • Urduña: 72
  • Okondo: 18
  • Orozko: 35
  • Artziniega: 37
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 4
  • Aiaraldea: 718
Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide