13 koronabirus kasu berri detektatu ziren atzo Aiaraldean. Laudion bost agertu ziren, bina Orozko eta Urduñan, eta bana Amurrio zein Artziniegan. Azken egunetan igoera nabarmenena egon da eskualdeko kutsatu kopuruetan. Asteartean 19 kasu detektatu zituen Osakidetzak, udazkeneko daturik txarrena. Hala ere, udalerrien egoera ez da aldatu: Laudiok eta Amurriok“gune hori” izaten jarraitzen dute.
- Laudio: 5
- Aiara: 2
- Orozko: 2
- Urduña: 2
- Amurrio: 1
- Artziniega: 1
Asteari dagokionez, horrelakoa izaten ari da kasuen agerpena eskualdean:
Udalerria | Urriak 23 | Urriak 24 | Urriak 25 | Urriak 26 | Urriak 27 | Urriak 28 |
Amurrio | 1 | 1 | 1 | 0 | 1 | 1 |
Aiara | 2 | 1 | 0 | 1 | 3 | 2 |
Artziniega | 0 | 0 | 1 | 2 | 1 | 1 |
Laudio | 0 | 0 | 4 | 2 | 12 | 5 |
Urduña | 0 | 2 | 0 | 1 | 0 | 2 |
Orozko | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 2 |
Okondo | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Arakaldo | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Guztira | 3 | 4 | 6 | 6 | 19 |
13 |
Euskal Autonomia Erkidegoan 16.701 PCR proba egin ziren atzo guztira, eta horietako 1.138k eman zuten positibo (%6,8).
Herriz herri eskualdean positiboen zenbaketa hurrengoa da pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 343
- Amurrio: 196
- Aiara: 90
- Urduña: 80
- Okondo: 18
- Orozko: 44
- Artziniega: 44
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 4
- Aiaraldea: 819