"Zabal bideak" izango da 2021eko Araba Euskarazeko leloa. Gaur aurkeztu dute kasinoan ekimena, 18:30ean. Hala, Eneko Alday Aresketa Ikastolako lehendakariak lekukoa pasa die Laudio Ikastolako ordezkariei. Aiara Murga lehendakariak eta Jon Bengoetxea zuzendariak hartu dute hitza, hezigunearen ordezkari gisa.
Horrez gain, ikasleek "Araban bagare" abestia kantatu dute, eta Kaitin Allendek duela 20 urte -Araba Euskarazen koordinatzaile zela- bizitakoak ekarri ditu gogora bakarrizketa umoretsuan. Gainera, ikasleek, gurasoek eta irakasleek eurentzat Ikastola zein euskara zer diren azaldu dute ikus-entzunezko batean.
Ikusi ekitaldi osoa hemen:
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Aresketa Ikastola