Beste hainbat musikarik ere hartu dute parte kantaren grabaketan: Endika Guerrero, Iskander Vesga, Garazi Orueta, Laura Pelayo, Felix Miguel Adrian, Flor Inza, Daniel Lamperez eta Enric Gomez. Ahotsak, aldiz, Aiala Mendietak, Xabi Basterrak eta Ana Baruk jarri dituzte, Uriarterekin batera.
Bideokliparen grabaketa, aldiz, Aiaraldea Ekintzen Faktoriak burutu du.
Bi aurkezpen
Bi ekitaldi egin ditu Laudio Ikastolak gaur sorkuntza lana aurkezteko. Lehena eguerdian izan da Lamuza parkeko Kasinoan, eta prentsari bideratua egon da. 17:00etan, aldiz, ikastolako frontoian egin dute aurkezpena, eskola komunitatearen aurrean.
Kantaren koreografia ere aurkeztu dute ekitaldietan, Ainize Solaun dantzariak sortutakoa:
Araba Euskarazen kanta eta bideokliparen bigarren aurkezpena egin dute arratsaldean Laudio Ikastolako frontoian pic.twitter.com/GdCRD88eHc
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) April 30, 2021