Otsailaren 28an eskainiko du Laudio Ikastolak Araba Euskaraz 2021 kanpainako kultur egitarauaren lehen ekitaldia: Bakardadeak garaitu zituenak. Granja kiroldegian taularatuko dute ikuskizuna, 12:00etan.
Txomin Malaxetxebarria gazte euskaldunaren bizitzan oinarritutako emanaldia izango da. “Koldo San Sebastian kazetariaren artikulu batean izan zuen haren berri Jose Antonio Eluk, proiektuaren sortzaileak, eta abesti baterako gaia bihurtu zuen, gerora ikuskizun honetarako bizkarrezur bilakatuko zena”, azaldu dute antolatzaileek.
Modu horretan, “amets amerikarraren” bila joandako pertsonek bizitako “bakaradade eta etsipena” jorratuko ditu ekitaldiak, hainbat diziplina artistiko uztartuta. Ricardo Gonzalez de Durana bertsolariak anzteztuko du Malaxetxebarriaren papera, eta Felipe Zelaietak egingo ditu narratzaile lanak. Shuyana Izaga eta Mikel Etxebarria dantzariak ere igoko dira oholtzara, eta Ardi Ilun Blues Band taldeak musika joko du zuzenean.
Sarrerak salgai dagoeneko
Sarrerak salagai daude dagoeneko Araba Euskarazen online dendan (www.arabaeuskaraz.eus), 5 euroren truke.
Abenduan egin zen aurtengo Araba Euskaraz jaia aurkezteko ekitaldia, Lamuza parkeko kasinoan. Ekainean egin nahi dute jai nagusia, baina beste hainbat dinamika ere jarriko dituzte abian: