350 isun jarri zituen iaz Laudioko Udaltzaingoak, Alarma Egoerako neurriak ez betetzeagatik gehienak

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 19a, 19:49
Aurreko urteetan baino asko isun gehiago jarri dituzte udaltzainek. / Laudioko Udala

Isun horietako 18 “udaltzainei errespetua faltatzeagatik” ezarri dira eta beste 10 “segurtasun agintariei desobeditzeagatik”. 

350 isun jarri zituzten Laudioko Udaltzainek 2020an. Udalak argitu duenez, Alarma Egoerarekin ezarritako neurriak ez errespetatzeagatik jarri dira salaketa gehienak. “Horregatik, zifrak aurreko urteekin alderatuta nabarmen handiagoak dira: 2018an 17 zigor jarri ziren eta 2019an 14”, azaldu du tokiko erakundeak. 

Hauek dira jarritako zigor kopuruak, motaren  arabera sailkatuta:

  • Konfinamendua ez errespetatzeagatik: 159
  • Maskara ez erabiltzeagatik: 69
  • Droga eduki edo kontsumitzeagatik: 26
  • Gehienezko edukiera ez errepetatzeagatik: 25
  • Udaltzainei errespetua faltatzeagatik: 18
  • Gaueko ordutegi muga ez ezartzeagatik: 14
  • Tokiko segurtasun-agintariei desobeditzeagatik: 10
  • Gazte lonjak erabiltzeagatik: 8 zigor
  • Bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik: 5 zigor

Horrez gain, 3 ostalaritza establezimendu zigortu dira ezarritako mugak ez betetzeagatik.

Zigorrak Gabonetatik hona

Gabonen hasietatik hona, aldiz, 95 salaketa jarri dira:

  • Gauerko ordutegi muga ez errespetatzeagatik: 30
  • Drogak edukitzeagatik eta kontsumitzeagatik: 15
  • Maskararik ez erabiltzeagatik: 14
  • Gehienezko pertsona kopurua gainditzeagatik: 12
  • Bizileku-udalerritik kanpo egoteagatik: 11
  • Bide publikoan alkohola edateagatik: 3
  • Gazteen lonjak erabiltzeagatik: 2
  • Maskara behar bezala ez erabiltzeagatik: 2
  • Agenteei desobeditzeagatik: 1
  • Agenteekiko errespetu faltagatik: 1

Gainera, beste 3 ostalaritza establezimendu zigortu dira ezarritako mugak ez betetzeagatik eta denda bat isundu dute produktu piroteknikoak saltzeagatik. 

Konfinamendua hasi zenean zenbait bizilagunek zenbait udaltzainen jarrera salatu zuten, “jazarpen etengabea” egiten ari zirela nabarmenduta. Udalak, bere aldetik, poliziaren jarrera defendatu zuen, ezarritako zigor guztiak arrazoituak zeudela nabarmenduta. 

Ertzaintzak ere isun ugari jarri ditu eskualdean COVID-19aren aurka ezarritako neurriak ez betetzeagatik. 171 zigor jarri zituzten polizia-gorputz guztiek batera urtarrilean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide