Udazkenean aurkeztu zuten Gasteizen Mikel Ayllonek eta Pablo Ibarluzeak zuzendutako lana. Berez, Ayllonek idatzitako kontakizuna da hari nagusia. Alabaina, Igor Arzuaga aretarrak jantzi du musikarekin emanaldia, eta Aritz Bengoa herriko aktoreak ere antzezten du, Irati Onaindiarekin batera.
Martxoaren 9an Bilboko Itsas Museoan eskainiko dute ikuskizuna, Loraldia jaialdiaren barruan , 19:00etan. Sarrera doakoa izango da, gainera. Donostiara ere joango dira tokiko sortzaileak, hilaren 11n, 19:30ean Tabakaleran izango baitute zita.
Egitasmoa Piszifaktoria Laborategiaren barruan kokatua dago, Mikel Ayllon eta Igor Arzuagaren artean sortutako ekimena. Elkar ezagutu genuen eguna antzezlana Zoriontsu izatea erabaki genuen liburuaren kontakizunetako batetik atera dute. Abenduan Aretan egon ziren sorkuntza taularatzen: