Urriaren 17an joango da LIDL Laudiotik Langraitzera

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 5a, 11:15

LIDL enpresaren biltegia Laudion. / Aiaraldea.eus

Duela bi urte baino gehiago iragarri zuen multinazionalak asmo hori eta urriaren 17an egikarituko du. Langile ia guztiek mantenduko dute lanpostua.

LIDL enpresak behin betiko hustuko du Laudion duen azpiegitura eta Langraitz Okara joko du. Urriaren 17an ekingo diote leku aldaketari eta hurrengo egunean Langraitzen bertan egongo dira lanean "Los Llanos" poligonoan.

Antza, langile gutxi batzuk hasiko dira Langraitzen boluntarioki apur bat lehenago lan egiten, baina LIDLn asmoa da lantalde osoa mugitzea egun batetik bestera, urriaren 17tik 18ra, hain zuzen; trantsiziorik gabe, alegia.

Langileak mantendu eta autobusa egunero

Prozesua sindikatuekin negoziatuta garatu du LIDLek eta, ondorioz, behargin gehienek mantenduko dute lanpostua. Gutxi batzuek, ordea, lana utziko dute borondatez eta baten batek ardura aldaketa eskatu du, dendetan beharrean aritzeko. "Hala ere, langile bat dendan hasi eta gero, Laudiora itzultzea erabaki du", azaldu du LAB sindikatuak.

Langile erakundeek negoziatu duten beste puntu garrantzitsua izan da autobusarena. Laudiotik Langraitzera egunero joateko garraio hori eskainiko du enpresak, geltokiak eta ordutegiak zehazteke egon arren. 200 behargin inguru daude egun Laudion.

2 urteko prozesua

2019ko martxoan zabaldu zen LIDLn erabakia eta geroztik bere plana garatu du. Hasteko, 111.687 metro karratuko azpiegitura erosi zion Arabako Foru Aldundiko Garapen Agentziari eta gero 34 milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa aipatu zuen, 36.500 metro karratuko azpiegitura sortzeko. Erabakia hartzeko, enpresak argudiatu zuen Laudion ez duela leku nahikorik. 

Erlazionatuak

[ERREPORTAJEA] Industria birmoldaketaren ajeak

Txabi Alvarado Bañares 2019 api 17 Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide