Etxebarri Baserria eraberritzen hasteko, pumptrack eta skate pista eraikitzeko eta kiroldegiko kantxa berritzeko partidak ditu Laudioko Inbertsio Planak

Txabi Alvarado Bañares 2021ko mai. 17a, 16:09

190.000 euro bideratuko dituzte Etxebarri Baserria berritzera. / Aiaraldea.eus

Aho batez onartu zen proposamena iragan ostegunean eginiko Ezohiko Udal Osoko Bilkuran. 

1,48 milioi euroko Kreditu Aldaketa Espedientea onartu zuen Laudioko Udalak iragan ostegunean eginiko Ezohiko Udal Osoko Bilkuran, talde politiko guztien aldeko botoarekin. 

Hemen ikusi daiteke plenoa osorik: 

Bi zatitan banatzen da Udal Gobernuak eginiko proposamena. Alde batetik, 995.293,6 euro baliatuko dituzte hainbat gastu orokor egiteko. Ellakuriko igerilekuetan egingo diren berrikuntza, ikastetxeetako obrak edota ekintzaileentzako diru-laguntzak sartzen dira atal honetan, besteak beste.  Ermualdeko aparkalekua eraikitzeko, txakurrentzako guneak seinaleztatzeko edota ur-hornidura sarea konpontzeko diru-partidak ere daude.

Hemen ikusi daitezke diru kopuru guztiak: 

490.000 euro inbertsioetara

Bestetik, 490.000 euro bideratuko dituzte hainbat inbertsio egitera. Lau partida barnebiltzen ditu plan horrek: Etxebarri baserria eraikitzen hasteko, birlandatzeak egiteko, pumptrack-skate pista eraikitzeko edota kiroldegiko kantxa berritzeko. 

Lau proiektuak dira esanguratsuak. Etxebarri Baserria berritzea da Udal Gobernu Taldeak bere Legealdi Planean zehaztu zuen proiektu izarretako bat. Haurreskola eraiki nahi dute bertan. Pumptrack-skate pista eraikitzea, aldiz, herriko patinatzaileen aldarria izan da urte luzez. Kiroldegiko kantxa berritzea ere premiazkoa bilakatu da azken urteetan, orain dagoen zoruak arazo ugari sortu dituelako. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide