Iragan ostiralean heldu zen zinema aretoetara Armugan filma. Madril, Bartzelona zein Iruñan dago ikusgai. Jo Solek zuzendu du pelikula, eta Iñigo Martinez antzezle laudioarra da protagonista nagusia.
Aretoetara iritsi berri den arren, filmak ibilbide oparoa egin du dagoeneko zinema jaialdietan. Tallin eta Nanteseko nazioarteko jaialdietan saritu dute, besteak beste.

Herritarrei heriotzara arteko prozesuan laguntzen dien pertsona baten papera antzezten du Martinezek filmean. 2019. urtean grabatu zuten filma Aragoiko Pirinioetan, eta zuri-beltzean plazaratu dute.
Laudion proiektatzeko asmotan
Pelikula Euskal Herriko beste areto batzuetara laster iristea espero du Martinezek, baita Aiaraldekoetara ere. “Laudioko Udaletxearekin jarri gara harremanetan herrian proiektatzeko aukerak planteatzeko”, aurreratu du.