ARABA EUSKARAZ 2021

Araba Euskaraz jaian boluntario lanak betetzeko prest?

Aitor Aspuru Saez 2021ko eka. 8a, 11:49
"Zabal bideak" da aurtengo jaiaren leloa. / Aiaraldea.eus

Ekainaren 20an izango da Araba Euskaraz Laudion eta antolatzaileek deia zabaldu dute boluntarioak lortzeko. 

Araba Euskaraz ate joka dago jadanik eta antolakuntzak azken ukituak prestatzeari ekin dio. Gauzak horrela, boluntarioak batzeko deia zabaldu dute ekainaren 20rako; hau da, jaian bertan laguntza jasotzeko.

Berez, aurtengo ospakizunak edukiera murriztua izango badu ere, ekintza andana prestatu dituzte eta laguntzaile guztiak izango dira ongi etorriak. Interesdunek hemen eman dezakete izena.

EGITARAU OSOA

Euskararen plaza (herrigunea):

Herriko plaza (edukiera: 114)
-10:00etan irekiera ekitaldia. Ohi bezala, instituzioetako eta gizarte eragileetako ordezkariak izango dira bertan. 
-11:00 eta 13:00etan Eidabe taldearen “Gora kasete” ikuskizuna, EDPren eskutik.
-16:00etan dantza emanaldia Laudioko Akelarre, Itxarkundia eta Untzueta dantza taldeen eskutik.
-17:30ean zunba tailerra eskualdeko Izaskun del Cerroren gidaritzapean. Saio honetan Araba Euskaraz kantaren koreografia dantzatzeko aukera egongo da.

Aldai plaza (edukiera: 120)
-11:00 eta 13:00etan “3 kluba, Go!azen” kontzertua EITBren eskutik.
-17:30ean “Maider Zabalegi” kontzertu akustikoa

Euskararen basoa (parkea):

Kultura etxeko lorategia (edukiera: 75)
-11:00 eta 13:00etan tailerrak eta jolasak. Bertan herriko Kirikino Aisialdi taldeak eta Aiaraldeko Kokoriko hezkuntza faktoriak tailerrak zein jolasgunea eskaintzeaz gain, Eroskik sukaldaritza ikastaroa eskainiko du.

Kasinoa
-11:00, 12:00 eta 13:00etan ihes gela (edukiera: 18)
-16:00etan karaokea (edukiera: 40)

Pergola (edukiera: 100)
-11:00, 12:00 eta 13:00etan “Kaiku: elikagaien taupadak” antzerkia Kaikuren eskutik.
-16:00etan bertso saioa Laudio eta Arabako bertsolariekin; Izar Mendiguren, Manu Bendala eta Iñaki Viñaspre bertsolariak eta Ainhoa Comas gai-jartzailea.
-17:30ean “Ene bada! Aiama eta Ane Guria” musika emanaldia.

Lamuza frontoia 
-Goizeko 10:00etatik aurrera, Arabako herriarteko eskupilota txapelketako finalak jokatuko dira Pilota Federazio eta Laudioko Herriaren pilota elkartearen eskutik (egun indarrean dauden neurriak kontuan hartuta, ikuslerik gabe).
-16:00etan Dekatloia, euskal kulturan sustraituta dauden euskal joko eta kirolez osatutako topaketa ludikoa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide