Araba Euskaraz jaiari buruzko telebista saio berezia egingo du Aiaraldea Komunikabideak

Txabi Alvarado Bañares 2021ko eka. 19a, 21:10
Bihar -ekainak 20- ospatuko da Araba Euskaraz jaia Laudion. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea.eus atarian jarraitu ahalko da saioa zuzenean, 11:00etatik aurrera.  

Araba Euskaraz jaiaren jarraipen berezia egingo du Aiaraldea Komunikabideak bihar. Eguneko ekintza guztien argazki eta bideoak sareratzeaz gain, zuzeneko programa berezia eskainiko du Lamuza plazatik zuzenean, 11:00etatik aurrera.

Platoa muntatuko du horretarako komunikabideak, plazan, eta bertatik igaroko dira jaiko protagonista ugari, saioan elkarrizketatuak izateko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide