Laudioko Elizalde kaleko estankoan lapurtu dute gaur goizean. Goizeko seiak aldera jazo du deia Ertzaintzak, eta gertatutakoa ikertzen ari dira. Poliziak zehaztu duenez, hori da Laudion gau honetan salatu den lapurreta bakarra.
“Goizeko seietan jaso dugu alarma piztu denaren berri, eta iritsi garenerako udaltzainak zeuden jada bertan”, azaldu diote establezimenduko jabeek Aiaraldea Komunikabideari. Obretako kutxatila bat baliatu omen dute lapurrek erakusleihoko kristala hausteko. “Kolpe zaratatsu ugari eman behar izan dizkiote, kristala ez delako mehea”.
Dirua baino, tabako kutxak eraman dituzte gehienbat, estankoko kideen esanetan. “Oso arrapaladan egin dute dena. Kristalaren apurketak lapurretak berak baino gehiago izorratu gaitu”.
Honakoa ez da saltoki horretan lapurtzen duten lehen aldia. “Duela bost urte inguru antzeko kasu bat izan genuen. Kasu horretan ere elementu pisutsu bat baliatu zuten kristala birrintzeko, ez dira oso lapurreta txukunak izan”.
Eskualdeko kriminalitate-tasa
Horrelako lapurreta albiste puntualek zeresana ematen duten arren, datuek oso bestelako paisaia marrazten dute eskualdean: Aiaraldea da EAEn kriminalitate-atasari baxuenetako duen zonaldea.