Uxue Mendia Elche CF taldeko jokalaria bihurtu da. Kontratua sinatu du taldearekin eta hurrengo denboraldian Valentziako komunitateko klub horretan arituko da.
Duela astebete heldu zen laudioarra bere hiri berrira eta oso pozik dagoela adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari. Elchek 2. mailan lehiatzeko igoera lortu zuen ekainean eta hurrengo denboraldiko erronka, Mendiaren ustez, izango da mailari eustea eta ahalik eta posturik onenean geratzea.
Uxue Mendiarentzat zilarrezko kategoria oso ezaguna da. Izan ere, 2020/2021 denboraldian 1. mailara igotzea erdietsi zuen Alaves taldearekin. Bere bigarren denboraldia izan zen Gasteizko klubean, baina hara heltzeko kanpaina oso onak egin zituen hiri arabarreko Aurreran.
Bere kirol ibilbidea aitortzeko, omenaldia egin zioten Laudioko udaletxean. Baina, momentuz, bere historia futbol profesionalean ez da amaitu.