ARGAZKI ERREPORTAJEA

Bederatzi emakume erreferente, itzalpetik argira

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ira. 14a, 17:18

Laudioko 9 emakumeren bizitzak omendu dituzte "Itzalpeko emakumeak" erakusketan. 

"Itzalpeko emakumeak" erakusketa inauguratu zuen Laudioko Udalak iragan ostiralean Lamuza parkean. Sabino Arana fundazioak atondu du esposaketa eta otsailean jarri zuten ikusgai lehenbiziko aldiz, Tolosan. Bigarren geltokia izango da Laudio. 

Bi ildo nagusi ditu erakusketak: memoria historikoa eta emakumeak. Hain zuzen, "euskal emakumeek Gerra Zibilean eta gerraostean jasandako abusuak eta indarkeria" ezagutzera ematea da proiektuaren xede nagusia. 

Dozenaka herritar bertaratu ziren Kasinoan eginiko inagurazio ekitaldira, eta hainbat ordezkari instituzionalek hartu zuten hitza bertan: Ander Añibarro (Laudioko Alkatea), Beatriz Artolazabal (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua), Mireia Zarate (Sabino Arana Fundazioko presidentea) eta Ainhoa Campo (Berdintasunaren eta Giza Eskubideen zuzendaria Arabako Foru Aldundian).

Aiaraldeko emakumeen bizitzak

Erakusketa bi zatitan banatuta dago, baina Kasinoaren terrazan kokatutakoa da deigarriena, aiaraldearrentzat behintzat. Eskualdeko 9 emakumeren bizitzen nondik norakoak plazaratu dituzte bertan. Hauek dira emakume horiek: 

  • Angelica Orue Zubiaur
  • Micaela Portilla
  • Gregoria Martin Ibarra
  • Salutxu Etxebarria Garay
  • Francisca Urcelay Astobiza (Patxa)
  • Maria Antonia Martinez Aldaiturriaga
  • Sor Teodora Errazti Salaberria
  • Pilar Isusi Monasterio
  • Patricia Bilbao Uzkanga

Bisita gidatu hunkigarria egin zuten inagurazioaren ostean Kasinoko terrazan barrena. Aipatutako emakumeen lagun eta senide ugari bertaratu ziren ekitaldira, eta eurekin bizitako anekdota ugari partekatu zituzten gainontzeko herritarrekin. 

"Belaunaldien arteko zubiak" eraikitzea da erakusketaren zati honen xedea. Udaleko kideek azaldu dutenez. "Proiektua gure gizartea osatzen duten belaunaldiak hurbiltzeko bidea izango litzateke", adierazi du Loli Muriel Berdintasun zinegotziak. Maite Cortazar Kultura zinegotziak, bere aldetik, nabarmendu du erakusketa "lagungarria" izango dela "egungo errealitatea interpretatzeko, memoria historikoa berreskuratzeko eta bizikidetzatik eta berdintasunetik abiatuta etorkizuna eraikitzeko".

Hala azaldu zituen erakusketaren nondik norakoak Maite Cortazar Kultura zinegotziak: 

Kultur Etxeko gunea

Kultur Etxean dagoen gunean, aldiz, testuinguru orokorra izan dute hizpide. Euskal Herriko hainbat emakume erreferenteren bizitzak gogora ekartzeaz gain, Guda Zibilean eta gerraostean bizitakoak lantzen dira erakusketaren zati horretan, hainbat argazki, lekukotza eta objetu zaharren bidez. 

Erakusketa astelehentik ostiralera bitartean egongo da ikusgai, Kultur Etxeko ohiko ordutegian, azaroaren 10era arte. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide