Tubacexeko lan gatazka, Tinder ligatzeko aplikazioa edota Faktoriako proiektua bera izan zuten hizpide bertsolariek, besteak beste. Bertso eskolako kide bat ere animatu zen mikroa hartzera saioaren amaieran.
Duela bi aste abiatu zen bertso eskola Faktorian, Arabako Bertsozale Elkartearen eta Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren eskutik. Hainbat adinetako bertsozaleak animatu dira bertan parte hartzera.
Gauzak hala, oraindik zehaztua ez dagoen arren, maiztasun zehatz batekin errepikatuko den dinamika izango da bertso afariena.