48ko Uzta elkarteak omenaldi berria antolatu du eta Juan Jose Salazar Olabarria izango da aitortua. Laudioarra urte luzez izan zen San Roke Kofradiako maiordomoa eta, horrez gain, Amalur Fundazioaren presidente izan zen. Fundazioak bi liburu argitaratu zituen herriko historiari buruz.
Salazarrek dimisioa aurkeztu zuen 2009an kofradian maiordomo gisa, ezin izan baitzuen lortu erakundeak onartzea emakumezkoen parte hartzea Laudioko Jaietan egiten den bazkarian.
48ko Uztak goraipatu nahi izan du ere Salazarrek beti lagundu dituela panegirikoak idazten edo aurkezpenak gidatzen. Hori guztia dela medio, omenaldia egingo diote urriaren 28an 13:00etan Laudioko erabilera anitzeko udal aretoan.
Salazar baino lehen, Laudioar Txirrindulari Elkartea, Floro Urkijo edota Larra Bustingintza omendu dituzten 48ko Uztako kideek.