Bitxigile laudioarrak espaziora egokitutako bilduma plazaratu du, eta bere lan berriaren aurrerapena ere eskaini du.
Ferreñoren erakusketarekin amaitu da Kulturlab egitasmoaren lehe txanpa. Bitxigileaz gain, Laudioko beste bi sortzailek baliatu dute espazioa euren sorkuntzak plazaratzeko: Nerea Apodakak eta Ander Perez Puellesek.
Kulturlab ekimenak Lamuza parkea udalerriko sorkuntzaren epizentro bilakatzea du helburu. Horri begira antolatu dute kultur laborategia, beste jarduera batzuekin batera.