Lau emanaldiko zikloa antolatu du Faktoriak abendua bitarte. Atzo izan zen lehenbiziko saioa, eta Maite Aspiazuk Erresistentzia arazo fisikoa da obra aurkeztu zuen. Ikus-entzuleek, ostean, protagonistarekin solasean aritzeko aukera izan zuten.
Txokolate eta manten epeltasunek gozotu zuten emanaldia. Hain zuzen, hori da datozen asteburuetan Faktoriak eskainiko duen plana: antzerkia eta edari beroa.
Hurrengo emanaldiak
Tribis baserri galdue izango da hurrengo antzezlana, eta azaroaren 21ean eskainiko dute. Hemen kontsulta liteke egitasmoaren nondik norakoa eta programazio zehatza.