BBC Classical, The Observer, The Guardian edota Classicfm hedabide ingelesen kritika positiboak jaso ostean, Antonio Oyarzabalek adituen babesa jasotzen jarraitzen du. Bere azken erpina Fanfare Magazine estatubatuarraren eskutik etorri da, zeinak La Muse oubliée diskoa 2021eko 5 grabaketa onenen artean sailkatu duen.
Zehazki, aldizkariko editore batek bere zerrendan txertatu du eta musikari laudioarrak pozik hartu du albistea, ez bakarrik bere lana aitortu duelako, baita horrek hainbat emakumeren konposiziori ikusgarritasuna emateko balio duelako ere.
Izan ere, Oyarzabalek 13 emakumezko sortzaileren 34 abesti berreskuratu ditu, iritzita bere lana ez zuela izan beharrezko zabalpena bere garaian.