Abenduaren 3an izan zen Euskararen Nazioarteko Eguna. Hala ere, Laudion, asteburu osoko egitaraua prestatu zuen udalak, eta atzo izan zuen segida ikuskizun sortak. Hain zuzen, arratsaldean diskofesta egon zen umeentzat Aldai Plazan, dokumental bat eskaini zuten Laudioalden, eta kasinoan Luze edo motz bakarrizketaz gozatzeko aukera egon zen. Egunari amaiera emateko, berriz, Orkestra elektrotxarangaren emanaldia egon zen herrian barrena.
Aiaraldea Komunikabideak egunotan izandako ekitaldien jarraipen berezia egin du. Hemen ikus daitezke Euskararen Nazioarteko Egunak utzitako irudiak.