Laudioko San Roke Kofradiari buruzko liburua argitaratu du Extremadurako Unibertsitateak

Aitor Aspuru Saez 2022ko urt. 17a, 17:00
Salgai dago liburua jadanik.

Jose Ignacio Urquijo Valdivielso soziologia irakasle laudioarrak idatzi du liburua, eta salgai dago dagoeneko. 

Hermandades y cofradías. Un estudio de caso, la Cofradía del Señor Sant Roque de Llodio lana argitaratu berri du Extremadurako Soziologia Zentroak. Laudioko kofradiaren historia aztertzen du liburuak eta Jose Ignacio Urquijo Valdivielso erlijioko soziologia irakaslea da egilea. 

Jose Luis Navarro kofradiako maiordomoak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, ikerketak bi ildo nagusi ditu. Alde batetik, Europako San Roke Kofradien historia eta bilakaera aztertzen ditu. Zentzu horretan, Navarrok honakoa aipatu du: "Kofradien eta elizaren arteko talkak ohikoak ziren, kofradiak ez baitziren bakarrik sinismen mistiko edo kolektiboen adierazpena, antolakuntza herrikoia eta komunitarioa ahalbidetzen zuten, gehienbat. Gaur egun, zorionez, aberatsagoak gara, baina antzina ez zegoen erakunderik eta leku hori hartzen zuten komunitatean".

Sinismenak edo esperientzia mistikoak alde batera utzi gabe, liburuak aztertzen du gehiago Laudioko San Roke Kofradiaren eginkizun komunitarioa historian.

Begirada orokor horretan, Jose Ignacio Urquijo Valdivielsok San Roke santuaren historia ere landu du, baita azken 20-30 urteetan kofradiek bizitzen ari diren berpizkundea. Edonola ere, Navarrok nabarmendu du Laudioko kasua berezia dela: "Hainbat lekutan sortzen ari dira kofradiak, baina erlijioari edo ohituren defentsari lotuta. Hemengo kofradia zerbait herrikoia da".

Laudioko adibidea

Hori guztia aintzat hartuta, soziologia irakasleak Laudioko kofradiaren kasua hartu du bere tesiak islatzeko. Bere oinarria izan dira, besteak beste, Juan Carlos Navarro eta Gentza Belaustegi laudioarrek egindako lanak. Hau ez da Jose Ignacio Urquijo Valdivielsoren lehen liburua, Cultos afroamericanos. Dioses, Orishas, Santería y Vudú argitaratu zuen 2018an, adibidez.

Liburuak 15 euro balio ditu eta Zuhaitza liburudendan eros daiteke, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide