Ekitaldi berezia prestatu dute Kirikiño aisialdi taldeko kideek igande honetarako. Zuzeneko konexioa egingo dute Aita Mari salbamendu ontziko kideekin, proiektu hori lehen eskutik ezagutzeko eta “ekarpen ekonomiko xumea” egiteko.
Arratsaldeko lauretan egingo dute konexioa, Ellakurin atondu dute basotik. Ondoren, “gogoeta kolektiboa” egin eta askaltzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek.
Jardueran haur zein helduek hartu dezakete parte, baina izena aurretik eman behar da horretarako prestatu duten inskripzio orriaren bidez.
Igande honetan, urtarrilak 23, Aita Mari Maydayterraneo proiektua ezagutzeko aukera izango dugu Basoan bertan
— Kirikino Atseden Taldea (@KirikinoTaldea) January 18, 2022
Proiektuaz gehiago jakin nahi baduzu: https://t.co/LVNsxaHnHd
https://t.co/CReW3Ggyz6
https://t.co/MUDcG1pFJp
pic.twitter.com/J8Lsb6KawY
Proiektu nahiko ezaguna da Aita Marirena. Mediterraneoan barrena nabigatzen du ontziak, pertsona migranteak erreskatatzeko.
Duela gutxi estreinatu dute proiektuari buruzko dokumentala:
Elkarlan gehiago
Kirikiñorena ez da Aiaraldeak Aita Marirekin izango duen lehen hartu-emana. Urduñako Andra Maria Ikastetxeko ikasleek, adibidez, 300 txandal bildu zituzten proiektuari dohaintzan emateko. Horrez gain, Ane Intxaurraga Garcia orozkoarra duela urtebete egon zen ontzian. Hilabete luzez aritu zen migratzaileak erreskatatzen eta artatzen.
Basoa proiektua
Iaz aurkeztu zuen Kirikiño aisialdi taldeak Basoa espazioa, Ellakuriko zuhaizti bat atonduta. Ordutik hona hainbat auzolan, kanpaina eta jarduera burutu dituzte proiektua jendarteratzeko.
Igandeko ekintza ere horretarako baliatu nahi dute. Azaldu dutenez, aisialdi taldeko bazkidea den guraso batek proposatu zuen konexioa egitea.