AZKEN DATUAK

52 kasu berrirekin, COVID-19aren olatuak beherazko joeran jarraitzen du Aiaraldean

Txabi Alvarado Bañares 2022ko ots. 17a, 17:18

Amurrion 10 kasu erregistratu ditu Osakidetzak. / Aiaraldea.eus

Erdira murriztu da kasu berrien kopurua astelehenean ateratako datuekin alderatuta. 

COVID-19aren 52 kasu berri detektatu ditu Osakidetzak Aiaraldean astelehenetik asteazkenera bitartean. Beheranzko joeran jarraitzen dute datuek: 100 positibo topatu ziren iragan asteko ostegunetik igandera bitartean. Hau da, erdira murriztu da kopurua.

Hauek dira kasu kopuruak udalerriz udalerri:

  • Amurrio: 10 kasu guztira (3 astelehenean, 2 asteartean eta 5 asteazkenean).
  • Artziniega: Kasu 1 asteartean.
  • Aiara: 2 kasu guztira (bana astearte eta asteazkenean). 
  • Laudio: 23 kasu guztira (4 kasu astelehenean, 10 kasu asteartean eta 9 kasu asteazkenean). 
  • Okondo: 3 kasu guztira (2 kasu astelehenean eta kasu 1 asteartean).
  • Arrankudiaga: 2 kasu asteazkenean. 
  • Orozko: 4 kasu guztira (3 kasu astelehenean eta kasu bat asteazkenean).
  • Urduña: 7 kasu guztira (3 kasu astelehenean, 3 kasu asteartean eta kasu 1 asteazkenean).

Intzidentzia metatuaren tasa ere behera

Gauzak hala, intzidentzia metatuaren tasak ere behera jo du ia udalerri guztietan. Arakaldo da salbuespen bakarra, bertako ataza ez baita aldatu, azken hiru egunetan kasurik erregistratu ez arren. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide