6 gazte identifikatu dituzte udaltzainek, gaztetxearen berrirekieragatik

Txabi Alvarado Bañares 2022ko ots. 21a, 15:16

Bi patruila bertaratu dira gaur goizean gaztetxera.

Larunbat gauean saiatu zen polizia gaztetxean sartzen, gaztetxeko kideek salatu dutenez. 4 kide identifikatu zituzten orduan, eta gaur goizean beste bi atzeman dituzte, auzolanean ari zirela. 

Larunbatean ireki zituen berriz ateak Laudioko Gaztetxeak, bi urtez itxita egon ostean. Ordutik hona hainbat ekintza eta auzolan egin dituzte bertan, espazioa berriz sozializatu eta atontzen hasteko helburuarekin.

Asteburu mugitua izan dute gaztetxeko kideek. Sare sozialetan salatu dutenez, udaltzainak gaztetxera sartzen saiatu ziren larunbat gauean. Gazte bat identifikatu zuten orduan, gertatzen ari zena grabatzeagatik. Igande goizean itzuli ziren poliziak, eta beste hiru lagun identifikatu zituzten orduan:

Gaur goizean, aldiz, bi patruila bertaratu dira Lamuza parkera, gaztetxeko kideak auzolanean ari zirela. Gaztetxearen kanpoko paretan "Gaztetxe" hitza idazten ari zirela atzeman dituzte, eta kide bat indentifikatu dute horregatik. Horrez gain, beste gazte bati ere eskatu diote NANa, mugikorrarekin grabatzeagatik. 

Bi urte zeramatzan Laudioko Gaztetxeak itxita, Kultur Etxeko obrak direla eta. Gaztetxeko kideek salatu dute obra prozesua "etengabe" luzatzen ari dela, eta nabarmendu ez dagoela gaztetxea ixteko argudiorik "espazioaren itxiera agintzen duen txostenean". Gauzak hala, Laudioko gazteei "politika egiteko espazio bat" ukatzen zaiela uste dute. "Udalaren txostenaren helburua 20 urteko ibilbidea bete duen gaztetxea arbitrarioki ixtea da".

Horren aurrean, "antolatzen" jarraituko dutela ziurtatu dute gazteek, "eskubide politikoen defentsan eta langileen kontrolpeko espazioen hedapenaren alde". 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide