Goienuritik sartu da Korrika Laudiora. Euripean dantza, salto eta korrika egin dute ehunka lagunek. Lamuza eta Zumalakarregi kaleetan jendetza batu da, eta Aretarako bidea hartu dute segidan.
Eragile andanak hartu du lekukoa. Esaterako, kirol zein kultur elkarte asko atera dira kalera, baita ikastetxeak ere. Horrez gain, eragile sindikal zein politikoek ere eman dituzte euskararen aldeko pausoak Korrikarekin. Fabriketako langileek ere hartu dute parte, beste zenbait enpresek bezala.
Euriak ez du jendearen asmorik galarazi, eta euskarak kaleak bete ditu Korrikari esker, beste behin ere.
Argazkiak: AEK