UNAI APODAKA

“Erabiltzen dituzten teknikak ikasi eta Euskal Herrian aplikatzea dut helburu”

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko api. 4a, 09:52
Costa Ricako Unibertsitate Nazionaleko ikerlari talde batekin ari da elkarlanean Unai Apodaka / Aiaraldea.eus

UNAI APODAKA (1995, Laudio) Cosa Ricako Unibertsitate Nazionalean ari da egonaldia egiten, bertan laneko formakuntza jasotzeko, satelite bidezko teledetekzioan hain zuen. 

Costa Ricara bidaiatu zenuen otsailean. Zein da bidaiaren xedea?

Costa Ricako Universidad Nacionalera etorri naiz lanari esker formakuntza bat jasotzera satelite bidezko teledetekzioan. Unibertsitatean ikerlari talde bat dago satelite bidezko irudiak erabiltzen dituena herrialdeko ekosistema eta nekazaritzaren kudeaketan laguntzeko. Nire helburu nagusia haiek erabiltzen dituzten teknika eta programa informatikoak ikastea da, gero Euskal Herrian aplikatzeko.

Unibertsitatean ari zara ikerketan; zein da zure lana?

Lana zati ezberdinetan zatituta dago. Alde batetik, ordenagailu bidezko lana dago, non satelite bidezko argazkiak eta indizeak erabiliz inguru zehatz bateko landareen osasuna nolakoa den jakin dezakegu. Bestetik, tokian tokiko ikerketa egiten da eremu ezberdinetara joanez. Hauetan satelite bidez jasotako informazioa lursail horietan ikusten dugunarekin egiaztatzen dugu, jakiteko bietan berdina ikusten ari garela. Lortzen den informazio hau oso baliagarria  da eta Nekazaritza Ministeritzarekin elkarlanean gaude; besteak beste uzta nolakoa izango den jakiteko eta arazoak egotekotan, nekazariekin konponbideak bilatzeko. Berdina ekosistema naturaletan, hauek osasuntsu mantenduz eta kontrolatuz inongo izurririk ez dela zabaltzen paisai preziatu hauetan. Modu honetan lanaren zati bat Unibertsitatean bertan da, baina aukera ere badaukat herrialdeko inguru natural ezberdinak ezagutzeko, ordenagailuko pantailatik atzean dagoena ikusiz.

Ikasle kontseiluko kide ere bazara. Zer nolako jarduerak egiten dituzue?

Ala da bai, Costa Ricara heltzean ikusi nuen nire ikerketa taldekoak nagusiagoak zirela eta ez neukan aukera handirik beraiekin lanetik kanpo egoteko. Unibertsitatean egongo nintzenez ikasle kontseiluarekin harremanetan jarri nintzen kanpuseko bizitza dinamikan parte hartzeko eta jende gehiago ezagutzeko. Hasieratik oso atseginak izan ziren eta nire parte hartzeko gogoak ikustean zuzenean hasi nintzen haiekin batera kurtso hasierako aurkezpen astea prestatzen. Hemen ikasleak martxoaren hasieran bueltatzen direnez klasera momentu aproposean heldu nintzen ekintza ezberdinak prestatzeko: hitzaldiak, kirol erakustaldiak, dantza klaseak eta kontzertuak besteak beste.

Costa Rica ezaguna da bere ingurune naturalengatik.

Lanaz aparte, non jarraipena egiten diegun guneak bisitatzen ditudan, nire denbora librean zonalde naturalak bisitatzen ditut, noski. Costa Rica biodibertsitate aberats horrekin erlazionatzen dugu eta nire helburu pertsonala da inguru hauetara joatea. Orain arte ur jauzietara, sumendietara eta parke naturaletara joateko aukera izan dut. Hauetan paisaiaz aparte tukanak bezalako hegaztiak ikusi ditut eta gure inguruan imajinatu ezin ditzakegun landare exotikoak. Oraindik asko geratzen zait. Bi kostaldeak ezagutzeko gogoak ditut ozeano barea eta karibea, bai eta hemen egindako lagunekin batera haien kulturaz gozatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide