ARGAZKI KRONIKA

Nerea eta Jon Garmilla neba-arrebek irabazi dute Gardeako I. Torneo mistoa

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mai. 10a, 09:49

Nerea eta Jon Garmilla ahizpa-nebak izan dira Gardeako I. Padel mistoko txapelketako garaileak. Janire Fernandezen eta Alex Zatonen kontra jokatu zuten finala.

Larunbat eta igandean izan zen Gardeako I. Padel misto txapelketa. 20 bikotek hartu zuten parte, eta 43 partida egon ziren egun eta erdian. Eguraldia lagun, giro ederra izan zen nagusi kirolgunean. 

Lau multzotan banatu zituzten 20 bikoteak, eta talde bakoitzeko garaileek eskuratu zuten finalerdietarako txartela. Finalera iritsi ziren bi bikoteak ondorengoak izan ziren: Nerea Garmilla eta Jon Garmilla luiandoarrak, eta Janire Fernandez eta Alex Zaton laudioarrak. Aiararrentzat izan zen garaipena, eta bigarren postuarekin etxeratu ziren laudioarrak.

"Laudioko padel giroa oso sanoa da, jendeak asko erraztu du guztia. Espero dugu Gardeako lehen torneo hau urte luzeetako lehenbizikoa izatea"

"Oso balorazio positiboa egiten dugu. Partaide eta zaleen artean sekulako giroa sortu da, eta klimatologiak asteburu osoan lagundu du", adierazi du Aitor Pereda antolatzaileak. Jendearen jarrera eta harrera azpimarratu ditu, kirol mailarekin batera: "Partida lehiatuak izan dira, oso politak. Oso pozik gaude, jendearen feedbacka oso ona izan da, oso eskertuak gaude jendearen jarreragatik: puntualak izan dira, oso giro ona egon da, beti egon dira laguntzeko prest. Bagenekien Laudioko padel giroa oso sanoa zela, onerako eta asko harritu gaitu: jendeak asko erraztu du guztia".

Sergio Perez aritu da Peredarekin batera txapelketa prestatzen: "Guk ere asko gozatu dugu egun horietan, partida gehiago jokatzeko kontaktuak egin ditugu, eta padela sustatzea lortu dugu; baina, batez ere, familia kirola. Parte hartu dugun askok senideak bueltaka izan ditugu hor: umeek euren gurasoak kirola egiten ikusi dituzte, eta imitatzeko joeragatik, horrek jarduera fisikoetara erakartzea eragin lezake". Familia eta lagun giroa izan dira nagusi, beraz, Gardean asteburuan. Hargatik, aurrera begira, irrikaz mintzo dira Aitor Pereda eta Sergio Perez antolatzaileak: "Espero dugu Gardeako lehen torneo hau, urte luzeetako lehenbizikoa izatea". 

Gardeako jaien baitan antolatu dute lehenbizikoz padel ekimena, eta harrera ona izan du: egun osoan zehar makina bat jende gerturatu zen norgehiagokak ikustera eta jolastera. Ildo beretik, kirol ugariren lekuko izan da asteburuan Gardea: Ruperto Urkijo bola elkarteak txapelketa antolatu zuen, eta hockey zein tenis entrenamendu irekiak ere izan ziren zelaigune horietan. 

Argazkiak: Padel Laudio eta Aiaraldea.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide