Maite Bilbao Otegi zendu da, urte luzez Avillo emakume elkarteko zein Euskadiko Emakume Alargunen Federazioko lehendakaria izandakoa

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko eka. 15a, 12:52

Maite Bilbao Otegi, agerraldietako batean. / Euskadiko sozialistak

Emakumeen elkartegintzan zein emakume alargunen eskubideen alde ibilbide luzea egin izan du Maite Bilbao Otegik (Laudio, 1954). Bihar izango da elizkizuna, 19:00etan Laudioko elizan. 

Maite Bilbao Otegi laudioarra hil da, 68 urte zituela. Hileta ekitaldia bihar izango da Lamuzako San Pedro elizan, 19:00etan. Alabaina, ez da beilatokirik egongo. 

Euskadiko Emakumeen Alargunen Elkarteko presidentea izan da urte luzez Maite Bilbao Otegi, baita Avillo elkartekoa ere. Herriko emakumeen mugimenduan erreferente handia izan da denbora askoan, belaunaldi desberdinen arteko saretzean batik bat. Izan ere, Avillo elkarteko ordezkaria izatetik harago, herriko zenbait prozesu eta mugimendutan hartu izan du parte. Aiaraldea Komunikabidearekin 2015ean izandako elkarrizketan, argi eta garbi azaldu eta aldarrikatu zituen emakume alargunen eskakizunak eta erronkak.  

Herriko emakumeen mugimenduan erreferente handia izan da urte luzez Maite Bilbao Otegi 

Pentsionisten mugimenduan ere emakume alargunen egoera lehen lerrora ekarri zuen Bilbao Otegik. Euskadiko Emakume Alarguneko presidentea ez ezik, Espainiako lehendakaria ere izan da orain arte. Horrez gain, 2019-2022 udal hauteskundeetako EH Bilduren zerrendan joan zen. 

Horrez gain, beti hartu izan du parte Aiaraldeko Berdintasun Topaketetan modu aktiboan. "Aiaraldeko berdintasun topaketetan beti, eta beti era aktiboan. Emakumeen eskubideen alde, laguntzeko eta parte hartzeko beti prest", azpimarratu dute ekimen horren antolatzaileek.

Laudioko Mugimendu Feministak sare sozialetan zabaldu du mezua: "Zure bidea jarraituko dugu. Lurrak goxo har zaitzala, Maite!".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide