Laudioko jaietako I. Padel Torneoa egingo dute abuztuaren 19tik 21era

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko uzt. 19a, 08:04
Gardean jokatuko da txapelketa. / Aiaraldea.eus

Uztailaren 19tik 21era egongo da Laudioko jaietako I. Padel Torneoan izena emateko aukera. Hiru kategoria egongo dira: emakumezkoena, mistoa eta gizonezkoena.

Maiatzean egin zuten lehenbiziko eskualdeko padel txapelketa, Gardeako jaien baitan. 20 bikotek hartu zuten parte aurreneko ekimenean, eta Nerea Garmila eta Jon Garmila gailendu ziren. Balorazio positiboa medio, esperientzia Laudioko festetan errepikatzea erabaki dute. Asteburu osoan zehar partida segida egon zen ordukoan, eta planteamendu antzerakoarekin aurkeztu dute Laudioko jaietako I. Padel Torneoa.

Berez, abuztuaren 19tik 21era jokatuko da, baina hilabete lehenago eman beharko da izena: uztailaren 19tik 21era. Gauzak hala, emakumezkoen arteko norgehiagokak, mistoak eta gizonezkoenak sustatuko dituzte asteburu berean, hiru kategoria horietan bereizita. Aurreratu dutenez, bikote bakoitzak  bi partida izango ditu sailkapen fasean. Modu horretan erabakiko dira finalerdiak eta finalak. Herriko, eskualdeko zein kanpoko jendeak eman dezake izena ekimenean, inolako baldintza eta mugarik gabe.

Txapelketa Gardeako kirolgunean izango da, goiz eta arratsaldez, etenik gabe:

Bideo honetan ikus daitezke maiatzeko ekimenaren tarte batzuk:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide