EGITARAUEN ANALISIAK

Laudioko jaietan egongo diren kultur emanaldien %20 bakarrik izango dira euskara hutsez

Erredakzioa 2022ko abu. 12a, 08:00

Zea Maysen kontzertua izango da Laudioko Jaietan euskara hutsez egongo den kontzertu bakanetako bat. / Zea Mays

Aiaraldea Komunikabideak eginiko zenbaketaren arabera, kultur ekitaldien %39 izango da gaztelera hutsez, %35 elebitan izango da, baina elebitasun hori ere gazteleraren mesedetan desorekatuta dago kasu gehienetan. 

Aiaraldea Komunikabideak festetako ekitaldien hizkuntza eta genero azterketa egin ditu. Udalak zein herriko elkarte eta eragileek antolatutako ekintzak hartu dira kontuan behaketan. Laudioko sanrokeetan egongo diren kultur ekitaldien %20 baino ez da euskara hutsez izango. Emanaldien %39, aldiz, gaztelera hutsez  izango da, %35 elebitan, eta azken %6ak ez du hizkuntzarik izango. 

Grafiko honetan ikusi daitezke ehuneko eta kopuru guztiak: 

Zenbaketa egiteko irizpideak

Aiaraldea Komunikabideak egin du kontaketa. Alabaina,  kultur ekitaldiak soilik hartu dira kontuan (kontzertuak, ikuskizunak, antzerki emanaldiak...). Hau da, albo batera utzi dira hizkuntza-irizpideen arabera sailkatzeko zailak diren zenbait jarduera (herri bazkariak, lehiaketak, ekitaldiak…). 

Era berean, Laudioko Udalak argitaratutako jai programa erabili da zenbaketa egiteko. Tokiko erakundeak eta herriko beste hainbat elkarte eta eragilek antolatutako jarduerak agertzen dira bertan, egingo diren ia guztiak, alegia. Dena den, zenbait jarduera (tabernek azken orduan iragarritako emanaldi batzuk kasu) ez dira barne hartu. Modu horretan, 49 ekitaldi aztertu dira guztira. Guztira,179 jarduera barne hartzen ditu Udalak argitaratutako programak.

Hizkuntza irizpideei dagokionez, irizpide hauek baliatu dira jarduerak sailkatzerako orduan. ‘Euskara hutsezkoen’ multzoan, izenak dioen bezala, %100ean euskaraz diren ekitaldiak sartu dira soilik, eta berdina ‘gaztelera hutsezkoen’ atalean dagokionez. 

Ekintza elebidunen multzoaren osaketa, aldiz, konplexuagoa da, bertan sartzen baitira gazteleraz abesti batzuk dituzten talde euskaldunak (adibidez) zein euskarazko abesti bakan batzuk jotzen dituzten musikari erdaldunak. Erromeria eta disko-festa gehienak hemen sartuta daude. Hala ere, kontuan hartzekoa da hizkuntza desoreka handia dagoela, gaztelera delako nagusi talde eta emanaldi askotan, sarritan euskararen presentzia abesti bakan batzuetara mugatuz.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide