LAUDIOKO MUGIMENDU FEMINISTA

"Ez dugu inolako erasorik onartuko, antolatuta gaude eta ez gaituzue geldituko, elkar zaintzen jarraituko dugu"

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abuztuaren 27a

None
None
None
"Ez dugu inolako erasorik on 19 1661605730023
None
None
None
None
"Ez dugu inolako erasorik on 7 1661605690205
None
"Ez dugu inolako erasorik on 11 1661605703753
"Ez dugu inolako erasorik on 13 1661605710007
"Ez dugu inolako erasorik on 15 1661605716647
"Ez dugu inolako erasorik on 16 1661605720200
"Ez dugu inolako erasorik on 17 1661605723635
"Ez dugu inolako erasorik on 18 1661605726970
"Ez dugu inolako erasorik on 20 1661605733182
"Ez dugu inolako erasorik on 21 1661605736249
"Ez dugu inolako erasorik on 22 1661605739307
"Ez dugu inolako erasorik on 23 1661605742569
"Ez dugu inolako erasorik on 24 1661605745716
"Ez dugu inolako erasorik on 25 1661605748767
"Ez dugu inolako erasorik on 26 1661605751858
"Ez dugu inolako erasorik on 27 1661605754938
"Ez dugu inolako erasorik on 29 1661605761144

Manifestazioa egin zuen atzo Laudioko Mugimendu Feministak, 'Beldurrek gurekin jai, gozatzera gatoz!' lemapean. "Borroka transfeministaren" beharra eta garrantzia azpimarratu zituzten ekitaldian.

22:30ean izan zen atzo Laudioko Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioa. "Berriz ere hemen gaude, aurtengo udan eta jaietan argi ikusi dugu ezinbestekoa dela kaleak hartzen jarraitzea: Laudion lehen txanpan salatu ziren eraso anitzak", azpimarratu zuten. Euskal Herrian (Bilbon zein Algortan) azken asteetan izandako eraso eta gertakariak ere aipatu zituzten.

"Gu zapaltzen gaituzten erasotzaileek gure espazioak okupatzen jarraitzen dute, inoiz baino oldartuago daude. Ez dugu inolako erasorik onartuko, antolatuta gaude eta ez gaituzue geldituko, elkar zaintzen jarraituko dugu!"

"Gu zapaltzen gaituzten erasotzaileek gure espazioak okupatzen jarraitzen dute, inoiz baino oldartuago daude", erantsi zuten, "baina ez dira inoiz baino eraso gehiago ematen ari: eraso gehiago salatzen ari dira". Zentzu horretan, autodefentsa feminista eta antolatzeko beharra nabarmendu zuten: "Ez dugu aurrera egiteko zalantzarik, ez dugu atzera pauso bat ere emango". 

Aurrera begira, saretzen eta antolatzen jarraitzeko asmoa berretsi zuen Laudioko Mugimendu Feministak: "Ez dugu baimenik eskatu behar, Euskal Herria feminista errealitatea da jada. Espazio askeak sortu eta espazioak gure egin ditugu, gozatzeko espazioak sortu ditugu".  Dena den, mezu argia zabaldu zuten: "Eta ez ahaztu, erasotzaileen konplizeak ere erasotzaile zarete eta gure baimenik eta iritzirik gabe jarduten duzuen guzti horiek ere soberan zaudete. Ez dugu polizia zein printzipe salbatzailerik behar. Ez dugu inolako erasorik onartuko, antolatuta gaude eta ez gaituzue geldituko, elkar zaintzen jarraituko dugu! Kaleak, jaiak eta gauak gureak dira, eta gozatzera gatoz!".

Laudioko Mugimendu Feministak erasoak salatzeko 24 orduko telefono eta sarea jarri du martxan Laudioko jaietan (625444105). Abuztuaren 16an festen testuinguruan egondako erasoak salatu zituzten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide