Euskadiko txapeldunorde izatea lortu du Koldo Ayesta Laudio Atletismoko korrikalariak

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko urr. 3a, 12:39
Koldo Ayesta Barakaldoko proban / Alberto Talledo

Asteburuan Barakaldon podiuma zapaldu zuen Koldo Ayesta korrikalari laudioarrak 10 kilometroko ibilbidea hirugarren bukatuta.

Bikain heldu dio Laudio Atletismo klubak kirol denboraldi berriari. Barakaldon izan da asteburuan Euskadiko txapelketako zita, eta bigarren postua erdietsi du Koldo Ayesta lasterkariak. "Denboraldia indartsuago hasi dugu, ahal bada", azpimarratu du kirol elkarteak sare sozialetan. "Jakinarazi behar dizuegu Koldo Ayesta Zaballa gure atleta hirugarren izan dela proban, eta bide batez Euskadiko txapeldunordea", nabarmendu dute. 

Euskadiko txapeldunorde izatea lortu du Koldo Ayesta korrikalariak, 10 kilometroko ibilbidea 31 minutu eta 41 segundotan osatuta

10.000 metroko ibilbidea 31 minutu eta 41 segundotan bukatu zuen korrikalariak, "denbora zoragarria" taldearen iritziz. Laudio Atletismo taldeak kirolariaren lana goraipatu du, "Zorionak Koldo! Eskerrik asko zure ahaleginagatik eta Laudioko zein Atletismo taldeko izenak eramateagatik".

Ayestarentzat ez da sentsazio berria podiumera igotzea, hainbat aldiz kokatu da lehen sailkatuen artean eta, adibidez, duela bi urte Zumaiako Herri Lasterketa irabazi zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide