11:00etan zuten hitzordua Faktorian Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteko kideek, solasaldi zikloari heltzeko. Aiaraldea ahaldunduz eta saretuz egitasmoa ari dira gauzatzen udazkenean zehar. Hala, Estitxu Fernandez eta Erika Lagomak berriki plazaratutako 'M ama*, eme*, ume*' liburua aurkeztu zuten, egindako bidea eta prozesuaren berri emanez. Izan ere, amatasun eredu anitzak bildu dituzte 13 elkarrizketa, narrazio bilakatuta. Bigarren zatian, Diana Ibargutxik sexu heziketa izan zuen mintzagai, ikuspegi feminista txertatzeko zenbait gako emanez. Aiaraldea Komunikabideak zuzenean emititu zuen jardunaldia
Azaroaren 5ean izango da hurrengo hitzaldia, 11:00etan Faktorian. Zehazki, gordofobia eta dekolonialitatea izango dira jorratuko diren ertz edo gaiak.