Esti Urresola zinemagile laudioarrak bigarren aldiz lortu du Goya sarien hautaketa fasean egotea. Polvo somos lanarekin egin zuen 2020an eta Cuerdas film laburrarekin errepikatu du aurten.
Espainiako zinema akademiako kideek daukate orain hitza eta eurek erabakiko dute laudioarraren filma otsailaren 11n Malagan egingo den sari banaketan egongo den. Hurrengo asteetan bozkatuko dute eta guztira 35 ikus-entzunezko daude fase honetan.
Edonola ere, Cuerdas lanak aitortza garrantzitsuak jaso ditu dagoeneko. Hasteko, Canneseko Jaialdian saria jaso zuen maiatzean eta Abycine zinema independenteko festibalean ere lehen saria egokitu zaio. Horrez gain, Avilés Acción Film Festivalen film labur onenaren saria eman zioten ikusleek.