Ertzaintzaren istiluen kontrako unitateak lehenengo aldiz dauka emakumezkoa den burua. Ana Sanchez da ertzain hori eta 1994an sartu zen erakundean. Brigada Mugikorraren ardurak hartu zituen iragan irailean baina, hori baino lehen, Laudioko Ertzain-etxeko komisarioa izan zen.
Sanchezek Hernanin lan egin zuen 14 urtez, gero 15 urtez egin zuen Trafiko Unitatean eta horren ondoren ofizialordea izendatu zuten. Gero ofizial ardurak eskuratu zituen eta 2018an operazio burua bilakatu zen.
2020an komisario izateko ikastaroa gainditu zuen eta 2021ean Laudioko Ertzain etxea hartu zuen bere gain. Hain zuzen, urte hori izan zen azken hamarkadako biziena Laudion, Brigada Mugikorraren presentziari dagokionez.
Tubacex enpresako grebaren ondorioz, "beltzak" egunero egon ziren Laudion eta Amurrion zenbait hilabetez. Jarduera hori zazpi atxilotutan islatu zen. Atxilotu horietako batek batek absoluzioa lortu du dagoeneko.