Ez da enpresarik aurkeztu Ellakuriko igerilekuen irisgarritasuna hobetzeko obren lehiaketara

Txabi Alvarado Bañares 2022ko abe. 26a, 12:03

Egurrezko pasabideak ordezkatzea izango zen lanen xedea. / Laudioko Udala

Orain arteko egurrezko pasabideak eraistea zen Udalaren asmoa, berriak eraikitzeko. 

Esleitu gabe geratu dira Ellakuriko igerilekuen irisgarritasuna hobetzeko obrak. 44.578,76 euroko eskaintza ekonomikoa egin zuen Udalak, baina ez da enpresarik aurkeztu lehiaketara. 

Gauzak hala, deialdi berria prestatu beharko du tokiko erakundeak eta, seguraski, eskaintza ekonomiko handiagoa egin. Hori egin behar izan zuen, adibidez, Antzokiko proiektua esleitu gabe geratu zenean. Milioi bat eurotan handitu behar izan zuen hasierako eskaintza eta, hala eta guztiz ere, enpresa bakarra aurkeztu zen bigarren deialdira. Fenomeno orokortu da hori, materialen eskasiak eta prezioen gorakadak sortutakoa. 

18 urteren osteko aldaketa

Kirol azpiegiturako eraikinetako sarbideen irisgarritasuna hobetzea da Udalak Ellakurin egin nahi dituen lanen xedea, 'udako igerilekuen' irisgarritasuna hobetzeko. 

Ellakuriko igerilekuak 1978. urtean eraiki ziren. 2006an azpiegituren birmoldaketa egin zen, eta beste hiru eraikin atondu zituzten. Orduan eraiki zituzten egurrezko pasabideak. Baina sarbide horien egoera okertuz joan da ordutik hona, baldintza klimatikoen ondorioz. 

Bi fase

Dena den, Udalak lehiaketara atera zuena egitasmoaren lehen fasea baino ez da. Bigarren fasea gauzatzea aurreikusten dute aurrerago, pasabidea luzatzeko. Eraikin zaharrarenaren sarbidea da lehen fasean berritu nahi zutena.

Plano honetan ikusi daiteke urdinez lehen zatia, eta gorriz, bigarren fasean egingo litzatekeena: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide