Leticia Jimenez, Josep Moya eta Socorro Rincon izango dira Podemos Ahal Duguren Aiaraldeko hautagaiak Batzar Nagusietarako

Txabi Alvarado Bañares 2023ko urt. 21a, 13:46

Aldai plazan egon dira Podemos Ahal Duguko kideak. / Aiaraldea.eus

"Aiaraldeko Zirkulua" eratu du alderdiak, maiatzeko udal eta foru hauteskundeei begira. Momentuz ez dute jakinarazi udal hauteskundeetara ere aurkeztuko diren. 

Ekimenak egin ditu gaur Podemos Ahal Duguk EAEko hainbat udalerritan, bere 9. urteurrena ospatzeko. Laudion Aldai plazan bildu dira  alderdiko hainbat militante. Bi albiste plazaratu dituzte bertan. Alde batetik, jakinarazi dute Podemos Ahal Duguren “Aiaraldeko zirkulua” eratu berri dutela, maiatzeko udal eta foro hauteskundeetara begira. “Duela urte batzuk Laudion Zirkulu bat eratu zen, baina desaktibatu egin zen gero. Gauzak hala, eskualde mailan aktibatu dugu orain”, azaldu du Leticia Jimenez Lozak. 

Bera izango da Batzar Naguzietako hautagaia Aiaraldetik. Josep Moya Albarracin, aldiz, bigarren postuan joango da zerrendan, eta Socorro Rincon Chinchilla, aldiz, hirugarrena izango da. 

Hirurak egon dira gaur goizeko ekitaldian:

Udal hauteskundeetara aurkeztuko diren, ebazteke

Udal hauteskundeen inguruan galdetuta, Jimenezek jakinarazi du beranduago jakinaraziko dutela horietara ere aurkeztuko diren edo ez. Momentuz, Batzar Nagusietako hautagaitzan jarri nahi dute indarra. 

Hiru aldarri nagusi eraman nahi ditu alderdi moreak Arabako Foru Aldundira: 

  • Tokiko merkataritza eta negozioak bultzatzeko plan integrala garatzea. 
  • Kalitatezko osasun arreta bermatzea: “Langile gehiago, itxaronaldiak eta lan-karga murrizteko, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan”. 
  • Alokairu eskuragarriak bermatzea udalerriko familia guztientzat, “gazteak eta adinekoak barne”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide