Elkartasun kontzertuak antolatu zituzten atzo Defentsa Komunitatea eragileak eta Laudioko Gaztetxeko kideek Orbeko Etxean, Gaztetxearen huste aginduaren aurka egondako protestetan jasotako isunei aurre egiteko. Habemus Papam, Ukabil eta Rodeo taldeak igo ziren baserri okupatuko oholtzara, eta dozenaka lagun bertaratu ziren punk zein rock doinuez gozatzera.
Atzokoaz gain, beste bi elkartasun kontzertu antolatuko dituzte helburu berarekin, Zazpi Katu Gaztetxean otsailaren 2an eta Gasteizko Gaztetxean 9an.