Aparteko nobedaderik gabe atera da Glavistako Enpresa Batzordea erakunde publikoekin izandako bileretatik

Txabi Alvarado Bañares 2023ko ots. 9a, 13:38

Glavistako langileek mobilizazio jendetsua egin zuten iragan ostiralean. / Aiaraldea.eus

ELAko Sail Sindikalaren aburuz, Eusko Jaurlaritzako Lan Saila “laguntzeko prest” azaldu da, baina aitortu du ezin duela ia ezer egin. 

ELAko Sail Sindikalak oharra zabaldu du Eusko Jaurlaritzako Lan Sailburuordearekin eta Lan Ikuskaritzarekin izandako bileren nondik norakoak azaltzeko. 

Ordezkari sindikalen aburuz, ez da aparteko nobedaderik egon batzar horietan. Lan sailburuordeak berak eskatu zien bilera Glavistako langileei. “Lehen eskutik ezagutu nahi zuen enpresaren benetako egoera”, azaldu dute ELAko kideek, “guk dugun informazio guztia -gutxi- helarazi genion eta gure ibilbide osoa kontatu genion, Guardianek marrazo suitzarretara bota gintuenetik gaur egun arte”. Lan Saila “laguntzeko prest” azaldu zen bileran, “baina aitortu zuen ezin duela ia ezer egin, gurea ez delako lan-gatazka bat zentzu hertsian esanda”. 

Lan Ikuskaritzara, aldiz, Parter Capitalen aurkako salaketa bat eraman zuten beharginen ordezkariek, Glavistaren jabeak langileen informazio eskubidea urratu duela iritzita. “Egoera hori helarazi genion ikuskaritzari eta erantzun ziguten urraketa horien arabera jokatuko duela”. 

ELAren aburuz, bi bilera horiek balio izan dute erakundeei enpresaren egoeraren berri emateko. “Ikusteke dago zer emaitza izango duten, baina guk ez dugu gure egoera behar den toki orora eramateari utziko. Behar diren tekla guztiak sakatuko ditugu irtebide bat bilatzeko guk sortu ez dugun arazo honi”. 

Horri lotuta, ordezkari sindikalek aurreratu dute bilera eskatuko diotela Laudioko lantegiko zuzendaritzari, hartzekodunen aurrelehiaketari eta enpresaren balizko salmentari buruzko informazio gaurkotua jasotzeko, “baldin eta badago”. 

Bukatzeko, ELAko Sail Sindikalak bihar Laudion egingo den mobilizaziora bertaratzeko deia luzatu die langileei, eta laneko arroparekin jantzita joatea proposatu die. 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide