Bertan behera geratu da bihar Envasesen egingo zen 24 orduko lanuztea. Zuzendaritzak proposamen berri bat igorri die langileei, "aurrekoekiko hobekuntza nabarmenekin", eta horregatik erabaki duten greba deialdia bertan behera uztea, LABek Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez.
Sindikatuak jakinarazi du langileen batzarra egingo dutela bihar eguerdian, proposamena baloratzeko.
Envaseseko langileen bi greba egun egin dituzte azken astean, eta bietan lortu dute ekoizpena gelditzea. Horrez gain, beste hiru lanuzte zituzten deituak, biharko eta datorren asteko astearte eta ostegunerako. Albiste berriarekin, momentuz bertan behara geratu dira denak.
Iragan astean ekin zioten Envaseseko langileek mobilizatzeari, lan hitzarmena duintzeko helburuarekin. Enpresa Batzordeak salatu zuenez, zuzendaritzak ordura arte eginiko proposamenek atzerapauso bat zekarten ordura arte lortutako eskubideekiko.