Latiorro Ikastetxeak beste ekintza garrantzitsu bat antolatu du bere 50. urteurrenaren barruan. Hain zuzen, urte horietan guztietan hartutako irudiekin osatutako erakusketa jarriko dute Kultura Etxean maiatzaren 11tik 22ra bitartean. Ikasle zein irakasle ohiei zabaldu zieten deia argazkiak bidaltzeko.
Irekiera ekitaldia 11n bertan izango da 18:00etan eta argazkiak ikusteko aukera egongo da astelehenetik ostiralera 17:00etik 20:00ak arte eta larunbatetan 11:00etik 13:00ak arte eta 18:00etik 20:00ak arte.
Gogoratu beharra dago maiatzaren 20an, erakusketa ikusgai dagoen bitartean, Latiorro Ikastetxeak urteurreneko ekitaldi nagusia egingo duela: ikasle eta irakasle ohien bazkaria. Martxotik daude salgai tiketak hezkuntza zentroan bertan.